Loading...

Sukaldaritzako tradizioa eta kultura


  • ICON

    105

    urte ditu gure kokaleku den eraikinak, Aiala Etxeak, alegia

  • ICON

    5

    dira KA Hotelaren kudeatzen dituzten Karlos Arguiñanoren seme-alabak

  • ICON

    24

    erreserba egunero jateko, 12 lo egiteko eta milaka bezeroren asebetetzea

  • ICON

    1990

    . urtean eraikina hotel – jatetxe bilakatu zen

  • ICON

    200

    plater zerbitzatzen ditugu egunero, hasierakoak, haragiak, arrainak eta postreak batuta

  • ICON

    4

    izar ditu gure hotel xarmagarriak

Ka hotelaren lehen urratsak


Karlos eta Luisi funtsezko piezak dira negozioan eta Arguiñano familian. Jatetxea 1979ko uztailaren 13an ireki zuten, eta 1990. urtean negozioa zabaldu zen, Hotela irekita. Jatetxea harearriz egindako gaztelu batean kokatuta dago, eta eraikinaren goiko bi solairuak 12 logelatan banatu ziren. Gela horietako lauk Zarauzko hondartzara ematen duten ikuspegi pribilegiatuak dituzte.

1990. urtean ere, Karlos Arguiñanok telebista-karrera arrakastatsua hasi zuen ETBn, eta Hotel Jatetxearen kudeaketa haren seme-alabetako bosti utzi zien. Luisik, beti egin duen bezala, seme-alabei laguntza eta babesa eman die, negozioaren benetako bihotza den heinean. Helburu bakarra da bezeroek esperientziarekin eta tratu hurbilarekin goza dezatela.

Kafetegia, hotela eta jatetxea establezimendu bakarrean


Eneko, Karlosen seme nagusiena, dugu maîtrea eta jantokiaren burua. Bigarren anai-arrebak, Zigorrek, zuzentzen du sukaldea Chef gisa, eta Maria Karlosen eta Luisiren alaba adoptatuaren laguntza ordainezina dauka, hark egiten baititu gozokiak. Martin da Kafetegiaren arduradun, eta lantegian, Joseba aurkituko dugu, anaietako txikiena.

Azken hori haren izeba Evaren jakinduriaren eta jardute onaren oinordeko aparta da, Jatetxearen gozokiak egin zituena urte luzez. Joseba negozioaren okintzaz eta gozogintzaz arduratzen da, eta 2013n gozo-denda bat ireki zuen Zarauzko Kale Nagusian.

 c0wb0y61 Zaragoza, España  (eu)

Hotel polita, kokaleku ezin hobea, Zarauzko hondartzan. Tamaina txikikoa, baina oso erosoa, eta jakina, sukaldaritza oso ona, langileak oso adeitsuak, eta, hitz batez, esperientzia atsegina asteburu baterako, itzuliko naiz.”

c0wb0y61 tripadvisor.es webgunean - Zaragoza, Espainia

Harremanetarako

Mendilauta kalea, 13 Zarautz (Gipuzkoa) 20800 Espainia

T. (+34) 943130000

Emaila bidali

Enpresa turistikoa

HSS00552 zenbakia

Menu